XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jesus basora bazijoala
Amak jakin zuanean,
bere antzera atek itxita
jarri zan beren etxean.
Jesusen berri jakiten zuan
aingeruak esatean,
otoitzak eta barauak egin
zitun Jesusen antzean.

Berrogei egun pasa zituan
Jesusek basamortuan,
egun eta gau otoitz egiñaz
janik probatu etzuan.
Ama Birjiñak bere antzera
berrogei egun osuan
ez jan da ez lo, otoitz egiñaz,
gu salbatzen parte zuan.

Etsai Luzifer taldearekin
juan zan Jesus tentatzera,
Jesus zeguan basamortuan
gizon utsa zan antzera.
Otoitza zan au: Aita nerea,
nua etsaiak austera;
supritu nai det eldu ditezen
gizonak au ikastera.

Bere aingeru goardakoak
jarri ziran ezkutuan,
Jesusek ogei ta amabost egun
basamortuan zituan;
eta berrogei egun artean
etsaiak tentatu zuan,
Luzifer juan zan gizon-itxuran
Jesus galtzera orduan.

Igerri zuan Jesus basuan
janik gabe zeguala,
esana zion Jainko-Semea bazan
agertu zezala;
arri aieri esateko ta
ogi izango zirala.
Galdera au zan Jauna ote zan
ezagutu nai zuala.

Salbatzailleak erantzun zion
diabruari orduan:
Ogia janda bakarrik ez da
gizona bizi munduan;
baita Jainkoan itzak emanda
bizitza biotz barruan.
Jesus etsaiak ezagutzea
merezi izan etzuan.

Jaunak utzirik, jarraitu zuan
bera tentatzen aurrera,
eraman zuan Jerusalengo
eleiz-torrean gaiñera,
esanaz: Jainko-Seme bazera
tira zaitez goitik bera,
ta aingeruak ertengo dira
Zu besoetan artzera
.

Jesusek zeuzkan aingeruentzat
zan gauza arritzekoa:
nola izan zan Jauna etsaiak
torrera jasotakoa.
Baiñan Jesusen erantzun onek
zuan zapaldutakoa:
Esana dago: zuk ez tentatu
zure Jaun da Jaungoikoa.